IKUS-ENTZUN

Arantxa Lazkano zuzendariaren filmak, Tabakaleran

Gaur berton, ekainak 28, 20:00etatik aurrera, Euskadiko Filmategiaren 40. Urteurrenaren kariaz, Arantxa Lazkano  zuzendariaren filmak ikusteko emanaldia hartuko du Tabakalerak.

Zuzendari horren bi lan pantailaratuko dira Tabakaleran: Maider (Arantxa Lazkano, 1989), eta Urte Ilunak (Arantxa Lazkano, 1992).
Lehen filmak istorio sinple hau kontatzen du: gizonezko eta emakumezko bat taberna batean ezagutu eta harreman berezi bat sortzen da haien artean.

Urte Ilunak film luzea da, eta Itziar izeneko umearen gorabeherak kontatzen ditu: Itziarrek 8 urte ditu eta bi mundu desberdinetan bizi da. Alde batetik, errepresioaren eta tristuraren munduan, bere gurasoek (Gerra Zibilaren ondoren etsita bizi diren nazionalista euskaldunak) eta ikasketak burutu zituen eskolako mojek irudikatzen dutena. Beste mundua kalekoa da, eta Itziar han eroso eta pozik sentitzen da. Baina gaixotasun batek eraginda, Itziar barnetegi batera bidaliko dute, bere lagunengandik eta leku gustukoenengandik urruti. Itzuleran, urte batzuen ondoren, Itziarrek berriro topo egingo du bere herriarekin eta lagunekin. Baina dagoeneko ezer ez da izango lehen zen bezalakoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button