ESZENA

Gaur, “Dantza Plazetan” ekimenaren azken saioa

Bilboko Udalak urte osoan zehar Dantza Plazetan ekimena antolatu du euskal folklorea urte osoan zehar protagonista izango duten topaketak egiteko xedez.

Guztira 58 emanaldi doan eskaini dira hiriko hainbat tokitan eta hor erromeriak, dantza alardeak eta erraldoien kalejirak ikusi ahal izan dira. Aurtengo lehen hitzordua urtarrilaren 25ean izan zen, Salbatzaile Dantza Taldearen erromeriarekin, Santiago Plazan, Zazpi Kaleetan, eta gaur berton azkena izango da Luzarran, Erraldoien kalejirarekin, Ondalan Erraldoien Konpartsaren eskutik.

Aurten parte hartu duten taldeak honako hauek izan dira: Irutasun Dantzari Taldea, Goi Herri Dantza Taldea, Batasuna Arraizbide Dantza Taldea, Beti Jai Alai Dantzari Taldea, Bihotz Alai Dantza Taldea, Deustuko Folklore Taldea, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Gaztedi Dantzari Taldea, Ibai Arte Dantza Taldea, Ondalan Erraldoien Konpartsa eta Salbatzaile Dantza Taldea.

Dantza Plazetan programa  tokiko kultura sustatu eta Bilboko auzoetako espazioetara hurbiltzeko jaio zen, herritarren parte-hartzea eta gizarte-kohesioa hobetzeko, kultura jarduera-ardatz gisa erabiliz.

Show More

Related Articles

Back to top button