IKUS-ENTZUN

Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia

Sonia Pacios eta Kepa Sojo zinemagile eta kultur eragileek bultzaturiko Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ICOFF-GASTEIZ) apirilaren 17tik 22ra luzatuko da, Vital Fundazioa Kulturunea aretoan. Jaialdia Vital Fundazioak eta Gasteiz Udalak babesten dute.

Jaialdiaren barruan film laburren lehiaketa eta formatu txikiko lan zinematografikoen erakusketa batzen dira. Lan batzuk munduko zinema-jaialdi onenetan eta Espainiako film laburren nazioarteko lehiaketetan sarituak, izendatuak edo parte hartu dutenak dira.

Jaialdia hiru atal nagusitan banatzen da: Ofiziala (Estatuko fikziozko, dokumentaleko edo animaziozko film laburrak), Eusko-Araba (Euskal Herriko eta Arabako film laburrei eskainitako atala), eta Nazioartekoa (Munduko film labur onenen emanaldia, lehiaketa ezberdinetan aritutakoak eta sari garrantzitsuenen irabazleak).

Gaur, hilak 17 izango da lehen hitzordua, eta bertan makina bat film pantailaratuko dira, tartean, Malkoak (Sonia Estevez), Ponto Final (Miguel Lopez Beraza), Arnasa (Raul Barreras), Perpetua Felicidad (Isa Luengo, Sofia Esteve), Lugar de nacimiento (Mikel Bustamante), eta Phonorama (Alex Rey).

Egun guztietako programazioa ikusteko: ICOFF-GASTEIZ

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button