ESZENA

Gaur, bi estreinaldi Bilboko Lautan Hiru jaialdian

Lautan Hiru antzerki jaialdia bere hirugarren astean sartu da arrakasta handiz. Zortzi saio eskainiko dira bertan eta gaur berton, bi proposamen berri ikusteko parada egongo da. Saiook BIRA, Cafe Bar Bilbao, Euskaltzaindia, 7Katu gaztetxea, AEKren Kalderapeko eta La Sinsorga espazioetan egingo dira.

lehen saioan, gorputzaren adierazpen kontzientzia lantzeko tailer performatibo eta parte-hartzailea eman zuten Ainhoa Artetxek eta Itsaso Payak, eta horren ostean, La Sinsorgan, Laura Penagos aktoreak Putaren bakarrizketa eroetxean egin zuen.
Eta aurreko astean Duzhe Dobre (Iñigo Elosegi, Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid), eta Belarriprest (Amaia Bono) piezak ikusteko abagunean izan zen.

Gaur berton, hilak 22, 19:00etan, eta Kalderapekon, La Piel konpainia arituko da Beren izenez piezarekin. Iruñeko La Piel konpainiak 2024ko Lautan Hiru laguntza jaso du, Beren Izenez lanagatik. Epaimahaiko kideen arabera (Cafe Bar Bilbao, BIRA Kultura eta Euskaltzaindia), “gidoi landua du antzezlanak, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean”. Konpainiak 2.000 euro eskuratu ditu eta bere proposamen eszenikoa gaur berton estreinatuko da.
Geroago, 20:00etan, Euskaltzaindian, Telmo Iruretak Goya non-stop egingo du.

Azkenik, otsailak 29, 19:00etan (Euskaltzaindia) The Question (Cecilia Paganini eta Gorka Ganso), eta 20:00etan (Cafe Bar Bilbao) XXI. Cafe Bar Bilbao-Tartean sariak: Arropa zuria (Iñaki Cid), eta Dolu (Pantzo Hirigarai) piezen irakurketa dramatizatuak antolatu dira.

Lautan Hiru antzerki jaialdiak euskarazko antzerkiari bultzada emateko helburua du. Horretaz gain, antzezlanak erakusteko gune berriak eskaini nahi dizkie sortzaileei. Gainera, Bilboko Zazpikaleetako giroan ere eragin nahi du, kultura aukerak zabalduz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button