BERTSOTAN

Gaur, bertso saio interesgarri bi, Bilbon

Gaur bi saio interesgarri izango dituzue Bilbon: alde batetik, Ez da kasualitatea izeneko bertso saio musikatua izango da Bilboko Kafe Antzokian, 20:00etan, eta bestetik, Deustuko Unibertsitatean garatzen ari den Euskaraldiaren barruan Bertso beltzak: lehen eta orain izeneko saioa ondu dute.

Gau goizean, 12:00etan hasita, eta Euskal Gaien Institutuak antolatuta, Jabier Kaltzakorta Deustuko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileak Krimen bertsoak gaiaren gaineko hitzaldia egingo du, eta ondoren bertso saioa izango da. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, eta Julio Soto. Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre ibiliko da.

Bestetik, Ez da kasualitatea izeneko bertso saio musikatua izango da Bilboko Kafe Antzokian, 20:00etan. Bertan, Irune Basagoiti, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza bilduko dira. Gai-jartzailea Idoia Anzorandia izango da, eta bertan ere Gari Otamendi & Ixak Arruti musikariak arituko dira.
Ez da kasualitatea saioko bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. “Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button