IKUS-ENTZUN

“Charles Chaplin ezinbestekoa” zikloa hasiko da Nafarroako Filmotekan

Charles Chaplin zinegile eta aktore klasikoari buruzko zikloa ondu du Nafarroako Filmotekan. Guztira, hamar film pantailaratuko dira, abenduaren 30era bitarte.

Gaur bertan hasiko da, hain justu, Chaplini buruzko programazioa, A Woman of Paris. A Drama of Fate (AEB, 1923) filmaren emanaldiarekin, 20:00etatik aurrera.

Nafarroako Filmotekaren arabera, “pelikulak (A Woman of Paris. A Drama of Fate) zenbait elipsi gogoangarri ez ezik, generoaren elementu tradizionalenen espresibitatea bultzatzen duten ikuspen-aurkikuntza bikainak ere baditu, eta, horrela, gutxitan gainditutako altuerara eramaten gaitu”.

Filmak Marie Saint Clair neska gaztearen eta Jean Millet bikotekidearen nondik norakoak biltzen ditu: Herrixka utzi eta Parisera joan nahiko dute ezkontzera, baina bidaia egin beharreko egunean, mutilaren aita gaixotu egingo da, eta neska Parisera abiatuko da bakarrik, senargaiari zer gertatu zaioen jakin gabe. Handik urtebetera, Pierre Revel gizon aberatsaren maitale bihurtuko da Marie Saint Clair.

Bestalde, datorren astean, azaroak 4, The Gold Rush (AEB, 1925) film ezaguna aurkeztuko du Nafarroako Filmotekak. “Chaplinen film klasikoena da, sekuentzia gogoangarriez betea: bota errearen banketea, amildegiaren ertzean dagoen txabolako orekak, opilen dantza, e.a”.

Charles Chaplin ezinbestekoa zikloari buruzko xehetasun guztiak: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button