ESZENA

Maite Arroitajauregik eta Ixiar Rozasek “Plastika” aurkeztuko dute Azkoitian

Maite Arroitajauregi musikariak eta Ixiar Rozas idazleak Plastika lana aurkeztuko dute ostiralean Azkoitiko Matadeixen, 19:00etatik aurrera.

Matadero Ekintzak-en arabera, “Plastika lengoaiatik, iruditik, ahotsetik eta soinutik abiatzen da, haien aukera ikus-entzunezko eta performatiboak arakatzeko. 2012an hasi ziren Arroitajauregi eta Rozas Plastika prozesua lantzen, Azala espazioan, eta ordutik hona lengoaiaren plastikotasunarekin, performatibitatearekin, erritmoarekin eta irudiekin sortzeko aukerak esploratzen ibili dira. Hitzen sonoritateaz, ahotsaz, soinuaz, sonemez eta monemez baliatuta, esanahitik erritmora eta erritmotik esanahira igaroko dira Plastika-n”.

Plastika Rozasen Beltzuria liburuaren materialekin nahasten da. Liburuaren argitaratzaile Pamielaren arabera: ”Zer gertatzen da ahotsaren espazioan. Zer, ahotsa desagertu aurretik. Eta ondoren, ahotsa desagertu ondoren? Ahotsak mukuru egiten du, gainezka, gehikeria modura. Pentsamenduan beti gailendu da hitza. Hitzaren eta esanahiaren erreinuak itzala egin dio ahotsari. Hitzak ahotsa ilundu du. Esanahiak ahotsa kendu dio hitzari, haragia, gorputza ezabatu dio. Esanahiaren erreinuan hitza ez da eztarritik irteten, ezta gorputzaren tolesduretatik ere. Eta ahotsa orokortasunez izan da begiratua, ulertua, ikertua.Bakartasuna, besteekin bakarrak egiten gaituen bakartasuna, alboratua izan da, ertz batean geratu da”. Beltzuria ahotsaren espazio politikoaren inguruko gogoeta da, eta horretarako bizitza istorio batzuk zeharkatzen ditu.

Informazio gehiago: mataderoekintzak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button