IKUS-ENTZUN

Gaur abiatuko da Punto de Vista jaialdia

Nafarroako Zine Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia (Punto de Vista) gaur abiatuko da eta makina bat saio bilduko ditu bere programazioaren baitan.

Egitasmoa dokumentalaren inguruan hitz egiteko erabiltzen da, eta hala, mundu osoko zine dokumentalak bat egingo duen toki bilakatzen da Punto de Vista.
Atal ofizialean nazioarteko dokumental ugari aurkezten dira, egun-egungoak gainera. Atal ofiziala ez-fikziozko zinema garaikidearen estilo eta erregistroen sorta zabal bati irekita dago. Egutegiko lehenengo hitzordu zinematografikoetako bat da. Aurreko denboraldiko onena erakusteaz gain, etorkizuneko apustu interesgarrienetako batzuk proposatzen ditu. Deialdian izena emandako film onenek bakarrik izango dute aukera sari ezberdinetarako aurkezteko. Urtero 1.200 baino gehiago aurkezten dira.

Argi dago zein den lehiaketaren asmoa: Aukeratutako zinegileek orain arteko bideetatik kanpo dauden pelikulak aurkeztea, erabateko konpromiso etikoarekin. Atal Ofizialean lehia dezakete ez-fikziokoak diren ikus-entzunezkoek, errealitatearen hausnarketa azaltzen duten heinean. Epaimahaiak lanen kalitatea eta originaltasuna baloratuko ditu eta, batez ere, Jean Vigok esaten zuen moduan, lan horiek begiak irekitzeko eta itxuraz harago ikusten laguntzeko duten gaitasuna.

Jaialdiak, azkenik, zinegileen eta ikusleen arteko topaketa izango da, pelikulek eskaintzen duten ezagutza-proposamenen bidez. Era berean, eztabaida eta gogoeta teorikoak sorraraztea izango da jaialdiaren helburua.
Laburbilduz, dokumentalaren eta ez-fikzioaren ospakizuna da Punto de Vista jaialdia.

Eguneroko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button