LITERATURA

Arantxa Iturbek “Koadernoa zuri” eleberria argitaratu du

Arantxa Iturbek (Alegia, 1964) Koaderno zuri izenburuko nobela laburra plazaratu du Elkar argitaletxearen bitartez; Hika antzerki konpainiarentzat idatzitako antzezlana nobela bihurtu du kazetari eta idazleak.

Urteetan elkar ikusi gabe egon eta gero, amaren heriotzak batzen dituen bi ahizparen istorioa biltzen du kontakizunak.

Elkar argitaletxearen arabera, “Asko dute batak besteari esateko (ahizpek), urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Otzan eta esanekoa izana da bata, errebelde eta lotsagabeagoa bestea, ama estu eta zurrunaren alabak biak ere. Trapu zikinak etxean garbitzeko aginduaren kontra, isilpekoak argitara aterako dituzte Arratek eta Begoñak, beren arteko arrangurak eta ezin ulertuak sendatzeko, hezkuntza zikiratzaile baten min herdoilduak goxatzen saiatzeko”.

Irrati-esatari lanbidez, Arantxa Iturbek  ipuin-bildumak, antzezlanak eta saiakera labur bat, Ai ama, plazaratu ditu orain arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button