Bilbaoeszenak, sorkuntzari eta dantzari buruzko modulu bat antolatu du egun hauetarako. Ikastaro trinko hau Igor de Quadrak eskainiko du euskaraz, urtarrilaren 16tik martxoaren 20ra, asteazken guztietan, BilbaoEszenaren instalazioetan.
Gorputza, akzioa edo nola egon/egin eszenatokian izenburudun prestakuntzaren helburua aktorearen oinarri fisikoak lantzea eta ikertzea izango da, eszenan ekintzaren eta pentsamenduaren artean bat eginez. Tailerrak alde tekniko eta alde ludiko-sortzailea izango du
Igor de Quadra Psikologian lizentziatua eta gorputz antzezle gisa diplomatua da Londoneko International School of Corporeal Mime izeneko ikastetxean. Theatre de Lange Fou konpainiarekin (Frantzia) eta Falsa Imago konpainiarekin lan egin du Londonen. Horman Poster taldeko kidea da eta Bilboko Muelle 3 sorkuntza eta dantza zuzendarietako bat da.