BERTSOTAN

#Josi Txapelketaren III. finalaurrekoa, Amorebieta-Etxanon

Igandean, abenduaren 7an, jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako III. eta azken finalaurrekoa Amorebieta-Etxanoko Amorebieta IV frontoian, 17:30ean. Hortaz, egun horretan erabakiko dira zeintzuk izango diren abenduaren 20an Bilbao-Arenako finalean kantatuko duten bertsolariak.

Egun horretan bertsotan arituko diren bertsolariak, hurrengoak izango dira: Arkaitz Estiballes, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Jone Uria  eta Oihana Bartra.

Dakikezuenez, Iratxe Ibarra eta Etxahun Lekue daude finalerako sailkatuta, Etxebarriko eta Urdulizko saioak irabazita. Beste aldetik, Arkaitz Estiballes eta Jone Uria 2012ko finalista izateagatik zuzenean egon dira finalaurrekoetarako fasera sailkatuta. Bestetik, Oihana Bartra Gautegiz-Arteagako saioa irabazita sailkatu da Amorebieta-Etxanoko saiora, eta Imanol Uria Zeanuriko saioa irabazita. Ibon Ajuriagojeaskoa eta Garikoitz Sarriugarte puntuazioz sailkatu dira finalaurrekoetara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button