MUSIKA

Gaur abiatuko da Donostiako Jazzaldia

Uztailaren 21etik 26ra jazz doinuek Donostia hartuko dute Jazzaldia jaialdiari esker. Guztira 48 emanaldi izango dira zazpi agertoki ezberdinetan. Aurtengo omenduak Jorge Pardo, Chano Dominguez eta Iñaki Salvador izango dira, horiek jasoko dute Donostiako Jazzaldia saria.

Betiko legez, jazzaldiko oholtzatik izen handiko musikariak pasatuko dira, besteak beste, Jorge Pardo, Silvia Perez Cruz, Chano Dominguez, Salvador Sobral, Iñaki Salvador, Mariza, Carles Benavent, Bugge Wesseltoft, Michel Portal, Oreka Tx, Perico Sambeat, Joachim Kúhn, Marco Mezquida, Javier Colina, Bojan Z., Chicuelo…

Saio asko doakoak izango dira, eta horietan, Randy Greer, Sean Clapis, Les Fous, Sara Zozaya, Connection Trio, Around Midnight, Lemy River, Idoia Asurmendi, The Binilo’s, Indian Feathers, Sara Mansilla, Los Juanes, Matilda,…bexzalako taldeak arituko dira.

Aurten ere, Txikijazzaren zortzigarren edizioa antolatu da, eta horretako propio ondu diren emanaldietan haurrek familia giroan gozatu ahal izango dute zuzeneko musikaz.

Noiz, nor, eta non jakiteko: Jazzaldia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button