ARTEA

Eskultura lehiaketa, Urnietan

Urnietako Udalak Eskultura lehiaketa jarri du abian gai honekin: Emakumeei aitortza zaintzen eremuan egindako lanarengatik da, izan ere, historian zehar lan hori ikusezin bihurtua eta gutxietsia izan baita.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek 18 urte beteta izan beharko dituzte, eta lan bakarra aurkeztu ahal izango dute, originala, argitaratu gabea eta beste lehiaketa batean saritua izan ez dena. Era berean, erabilitako materialek erresistenteak izan beharko dute agente atmosferikoen jarduerarekiko, Zaldundegi plazaren goiko eremuan jarriko baita eskultura.

Lehiaketa zabalik dago, eta lanak Urnietako Udaleko Bertan bulegoan aurkezteko azken eguna uztailaren 15a izango da.

Eskultura irabazlearen sortzaileak 6.000 euroko saria jasoko du, eta zenbateko horren barruan sartuko da eskultura gauzatzea.

Jakin beharreko guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button