IKUS-ENTZUN

Gaur abiatuko da Caostica Jaialdia

Ekainaren 3tik 9ra, Caostica, Nazioarteko Film Labur eta Bideoklip Jaialdiaren 22. edizioa izango da Bilborock aretoan.

“Infernuko erraietatik datorkigu 22. Nazioarteko bideoklip eta laburmetraien Caostica jaialdia Bilbopolis Berria Deabruaren izenean menderatzeko asmoz ekainaren 3tik 9ra. Unibertso eta dimentsio paralelo orotatik hainbat bideo-salmo etorri zaizkigu, haietatik 70 aukeratu ditugu gure jarraitzaile sutsuen ipurmasailak jipoitzeko. Epaimahaikide izendatutako apaizburuak honako hauek izango dira: Amaia Nerekan, Juan Zapater eta Laura Lazcano.”

Toki guztietatik etorritako 70 lanek osatzen dute atal ofiziala. Parte-hartzaileen artean, Mariia Zhemchuzhina, César Tormo, Lam Can-Zhao, Itziar Castro, Freddy Wallin, Màriam Zelaia, Pol Diggler, Tamara Lucarini, Giuseppe Zampella, Beatriz Sánchez, Sasha Needmor, Arriguri, Ximon Agirre, Aitana Ahrens, Alex Rey edo Martín Romero bezalako errrealizadore kementsuak daude. Horrez gain, artista eta musika-banden bideoklipak ikusi ahalko dira, hala nola Loquillo, Amorante, Les Lullies, Antoha MC, Laura Sam y Juan Escribano, Pumpkin Dream, Balloon Frame, Mæntik, Abocajarro edo King Pigeon.

Denetarik izango da: Lo más Caostico de Macabro VOL III proiekzio berezia; Borja Crespok gidatutako La Hora Caníbal zuzeneko podcastaren grabazioa: Ramón Churruca artista eta performerrarekin zinema bizarroari buruzko master classa; MIX-A CAOSTICA-N musika elektronikoko saio berezia; Caostica KIDS haurrentzako proiekzioa; Alma X taldearen kontzertua,…..

Eta ohiko emanaldi eta atalez gain, aurten, Caosticak, Gidoi-Euskadiko Gidoilarien Elkartearekin batera, Euskal Film Laburren Merkatuaren lehen edizioa antolatu du.

Informazio guztia: Caostica

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button