ARTEA

“Erotika” erakusketa, Iruñeko Ziudadelan

Alfredo Sada Elkarteak Erotika izenburuko erakusketa paratu du Ziudadelako Armen aretoan, urtarrilaren 29ra arte.

Erakusketa kolektiboa da, eta askotarikoa, betiere, erotismoa ardatz dutela. Hala, lan batzuk oso agerikoak dira, erotismo handikoak, beste batzuk, berriz, iradokitzaileak dira, eta badira sinbolikoak ere. Formak eta estetikak asko dira, bai eta teknika eta estiloak ere.

Alfredo Sada Elkarteko 28 kidek jarri dituzten haien obrak Ziudadelan: G.G. Negredo, Goyo Vallejo, Milagros Gay Arregui, Floren Bidaurre, Mila Escorza, Nieves Ciganda, Lucea (Pilar Martínez), Francisca Rebollo, Manu Bermejo, Lourdes Varela Oña, Álvaro Mateos, Mila Boj, Nieves Pellicer, Lola Garro, Gloria Lafuente, Iosu Arrastia, Carmen Segovia, Inmaculada Echavarri, Paqui Ciriza, Feli Hernández, Regina Ciriza, Mª Inmaculada Andueza, Rebeka Arnedo, Pili Huarte, Pili Flamarique, Javier Eslava, Ana Pellicer eta Javier Sola.

Ehun kide inguru dira elkartean, eta erakusketa kolektibo hau urtero egin ohi dute, beti gai konkretu bati lotua. Hala, bederatzigarren urte honetan, erotismoa aukeratu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button