IKUS-ENTZUN

Gaur abiatuko da Azkuna Zentroan Iciar Bollaini buruzko zikloa

Azkuna Zentroko Zinematekak Iciar Bollainen ziklo batekin hasiko du urtea. Bere filmografiaren errepasoa Hola, ¿estás sola? (1995) film luzearekin hasi eta Maixabel (2021) Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazi zuen bere azken lanarekin amaituko da. Zikloa urtarrilaren 12tik martxoaren 24ra bitartean izango da, eta asteazkenetan eta ostegunetan izango dira saioak.

Iciar Bollain “gizartearekin konpromisoa duen emakumea da, zinema kontzientziaziorako eta gizartea aldatzeko tresna dela uste duena. Sororitatea eta ahalduntze femeninoa beti lotu izan dira bere lanarekin, gaur egun bezain ospetsua ez zenean ere bai.”

Zikloa gaur berton abiatuko da Hola, ¿estás sola? (1995) lanarekin. Bertan bi neska gazteren bizitzaren berri ematen digu, zeinek inolako afekturik gabeko iragana eta zalantzaz beteriko orainaldia eta etorkizuna dituzten.

Bere filmografia zabala da: Flores de otro mundo (1999), Te doy mis ojos (2003), Mataharis (2007), También la lluvia (2010) Katmandú. Un espejo en el cielo (2011), El olivo (2016), Yuli (2018) eta La boda de Rosa (2020).
Diogun moduan, zikloa amaitzeko pantailaratuko den azken filma da Maixabel (2021) izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button