BERTSOTAN

Gaur abiatu da Bertsolari Gazteen BBK Sariketa

Gaur, urriak 18, abiatu da Bertsolari Gazteen BBK Sariketa. Taldekako txapelketak sei bertsolariko zortzi taldek hartuko ditu, guztira 55 bertsolari. Eskualde bakoitzak talde bat osatuko du, eta aurten honakoak izango dira: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe, eta Uribe-Kosta.

Diogun moduan gaur hasi da aurtengo sariketa. Lehenengo saioa Leioan jokatu da Uribe Kosta eta Durangaldea taldeen artean. Saioa Leioako Betiko ikastolan egin da eta bertako ikasleek izan dute saioa gozatzeko aukera.

Puntu gehien batu dituen taldea Uribe Kosta izan da, eta ondorioz, irabazlea finalaurrekoetara sailkatzen da, eta azaroaren 15ean Abadiñon jokatuko den saioan izango da.

Hurrengo saioan, urriaren 20an, Uribe Butroe eta Arratia taldeak elkartuko dira, Mungian.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button