IKUS-ENTZUN

Arrigorriagako “Umorea Labur” film laburren jaialdia

Aurten, Arrigorriagako Umorea Labur film laburren jaialdiak bere XX. edizioa egingo du, eta egunotan, abenduaren 18ra bitartean, 30 bat film labur pantailaratzen ari dira herriko Lonbo Aretoan.

Lanbarri Kultur Elkarteko kideek kexu dira pandemiak ekarritako egoera ez baita samurra izan, eta horren ondorioz, Kortopote jarduera ezin izango dute gauzatu, baina herriko eta inguruko zinemagileen lanak ikusaraztea helburu duen No solo paja atala bueltan dela iragarri dute. Azken ekimen hori, ostiralean, abenduaren 17an, izango da, 21:00etan, eta bederatzi film labur proiektatuko dituzte.

Itxiera ekitaldian Sonia Pacios zinemagile, gidoilari eta ekoizleak, eta Diego Perez eta Itxaso Quintana aktoreek osatutako epaimahaiak sariak banatuko ditu. Hala, Umorezko film labur onenaren lanak 1.000 euro jasoko ditu, eta zuzendari onenak 500 euro. Antzezpen onenak 300 euro emango dizkio aktoreari. Gaztea saria 600 eurokoa izango da, eta ikus-entzuleek ere lan gogokoena erabaki eta beste 600 euro banatzeko aukera izango dute.

Egunez eguneko egitaraua, Umorea Labur jaialdiaren webgunean kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button