MUSIKA

“Gaua, ausentziaren itzala” Antton Valverderen azken lana, Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokiak Antton Valverde artista handiaren emanaldia hartuko du bihar, ostirala, urriak 8, 19:30ean.

Valverdek Gaua, ausentziaren itzala disko bikaina argitaratu du. Disko intimista da, apainduratan urria eta fin-fina, presarik gabe gozatzeko modukoa. Musika moldaketetarako, zenbait kantatan Karlos Gimenezen laguntza izan du. Grabatu, berriz, Victor Sanchezek egin du, Elkar estudioetan.

Lan horrek agerian uzten du artistaren bertuterik onena: euskal poeta handiak dotoreziaz musikatzeko gaitasuna. Poeta handien lanak kantatu ditu, tartean, Bitoriano Gandiaga eta, batez ere, Lauaxeta. Azken horren lanekin disko oso bat kaleratu zuen 1978an, eta beti egon da bere errepertorioan.
Valverderen ahots goxoa eta pianoa jotzean duen sentsibilitatea gailentzen dira beti, eta kasu honetan laukote gisan gidatuko du kontzertua, eta horretarako Jurdana Otxoa (biolina), Ivan Carmona (biolontxeloa) eta Joxan Goikoetxea (akordeoia) arituko dira zuzeneko emanaldian. Antton Valverderen musika bikainez, egitura klasikoko abestien moldaketa zainduak eskainiko ditu laukoteak.

“Arriaga Antzokiko kontzertua aukera paregabea izango da euskal kulturak eman duen musika-erreferenterik garrantzitsuenetako bat txalotu eta goraipatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button