
Arriaga Antzokiaren dantza-programazioak Édouard Lock-en ikuskizun berria ikuskizunaren estreinaldia eskainiko du asteburu honetan. Bihar izango da, martxoaren 4an, lehen saioa, 20:00etan eta bigarren saio bat larunbatean, martxoaren 5ean, ordu berean. Kanadako La La La Human Steps konpainia ospetsuak Arriaga Antzokia aukeratu du Édouard Lock koreografo eta konpainiaren sortzailearen azken lana primizia moduan aurkezteko.
Édouard Lock-en ikuskizun berria obra erromantiko bat da, teknikoki desafioa egiten duena, La La La Human Stepsen 30. urtemuga ospatzeko. Lock Purcellen Dido y Eneas eta Glucken Orfeo obretan inspiratu da, maitasun tragikoko bi istorio, Gavin Bryarsek konposatutako musikan zuzenean murgilduta. Une txikietan tenporizatutako dantza konplexua, bi opera biltzen dituena.
Édouard Locken lan berriak 12 dantzari biltzen ditu eszenatokian. Haien burua Diana Vishneva da, American Ballet Theatreren lehenengo dantzaria eta ikuskizun honetako dantzari gonbidatua. San Petersburgoko Kirov Balletaren dantzari nagusia izanik, Vishnevak Benois saria jaso zuen. Dantzari gonbidatu gisa aritu da Milango Scalan, Parisko Operan eta Berlingo Staatsballetten, eta 2010etik aurrera Édouard Lockekin kolaboratzen du.
Lan bikain hau otsailaren 5ean estreinatu zen Amsterdamen, eta Alemanian eta Italian eskaini ondoren Bilbora iritsi da.
Abagune ederra dantza garaikidea zertan datzan ikusteko.
Arriaga Antzokiak bidalita