ESZENA

“Gau Zuria” Bilbon, hiriaren urteurrenarekin bat eginez

Bilboko Udalak Gau Zuria antolatu du asteburu honetarako (ekainaren 17an eta 18an) Bilboren fundazioaren 722. Urteurrenarekin bat eginda. Programan, esku-hartze artistikoak ondu dira, “hiri-paisaia aldatzeko, eta Bizkaiko hiriburuko plazak, kaleak eta espazio esanguratsuak berriro apaintzeko”.

Hiriko makina bat lekutan eskulturak, instalazio digital eta interaktiboak, usaintzeko paisaiak, abesbatzen emanaldiak eta formatu handiko joko tradizionalak egingo dira. Eta horiei bi ikuskizun ibiltari gehituko zaizkie, zenbait txokotan zehar, soinuz eta mugimenduz betetzeko.

Instalazioak 19:30etik 00:30era bisitatu daitezke.

Bilboko Udalaren apustua da bere ekitaldi eta jaialdiek ingurumena geroz eta gehiago errespetatzea. Ildo horretan, Gau Zuriaren edizio honetarako diseinatu den programazioaren bidez, jasangarritasun energetikoa eta argiaren kontsumo arduratsua bultzatzen dira.

Gau Zuria ekimenaren programazio osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button