MUSIKA

Gatibuk kontzertua eskainiko du aste honetan, Donostian

Aste honetan, Bes-te-bat! Zuzeneko Arteen Zirkuituaren barruan, Gatibuk kontzertua eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, otsailaren 25ean, 19:00etan hasita. Musikak salbatuko gaitu tourraren beste hitzordu potente bat egingo du taldeak.

Bilboko Euskalduna Jauregian, Gatibu taldeak oso kontzertu berezia eskaini zuen joan den hilean: 20 Urte Bixotzetik. Baina musikak aurrera darrai eta horrek modu batean edo beste salbatuko gaitu. Gatibu ere salbatu du musikak.

Donostian egingo duen kontzertua aukera paregabea izango da bandaren musikari errepasoa egiteko, “talde mitikoaren eta bere ikus-entzule leialenen arteko musika topaketa izango baita, elkarrekin egindako bidea eskertzeko, zalantza barik taldearen historian mugarria markatuko duen eta bihotzetik eginda dagoen kontzertuan”.
Euskaraz egindako rock and roll-az betetako hogei urte horiek ospatu nahi dituzte taldekideek eta atzera begiratuta, bere ibilbideari buruz gogoeta egin eta etorkizunerantz aurrera egiteko bultzada hartuko dute kontzertuan, bere jarraitzaileekin batera.

“2020ak 20 urteko ibilbidean mugarri izan behar zuen Gatiburentzat. Martxoaren 28an, Bilboko Bilbao Arenan, belaunaldi askotako milaka Gatibuzalerekin 20 urteok ospatzeko kontzertutzarra antolatzen ari ziren, ñabardura txikiena ere maitasun handienarekin lantzen. COVID-19ak eragindako pandemiak kontzertutzar hura atzerarazi zien. Ez die, ostera, musikarekiko grina apaldu.”

Musikak salbatuko gaitu emergentziazko egoera batetik elkarrekin irtetzeko aldarria da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button