MUSIKA

Gasteizko Jimmy Jazz aretoak egitarau oparoa atondu du martxorako

Martxoan hainbat emanaldiz gozatu ahal izango da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Hasteko, 3an Xuorum, Siliconay eta Boot Boys taldeek emanaldia eskainiko dute martxoaren 3an. 5ean, berriz, Depedro madrildarrak Nubes de papel lana aurkeztuko du.

Hilaren 11n, Euskal Folk Erradikala entzun ahal izango da Bizardunak parranderoen eskutik. 12an, Reincidentes banda ezagunaren txanda izango da, eurekin batera Lilith taldea arituko da.

Cristina Rosenvinge musikariak La Joven Dolores disko berriko kantuak joko ditu martxoaren 17an, eta 19an, El Drogas Barricadako musikariak gidatzen duen Txarrena koadrila izango da oholtzan.

Martxoaren 26an Tote King musikariak hip-hop erritmoak zabalduko ditu Korrika Kulturalak atondu duen egitarauren baitan, eta 31an, Cobra eta Trumbo euskal taldeek metal eta rock doinuak direla medio Jimmy Jazz aretoa astinduko dute. Azken emanaldi hori Arabatakada musika ekimenak antolatu du.

Bestalde, areto horretako kudeatzaileek Kultur Kampus ekimena ere antolatzen dute EHUko campusean. Hala, martxorako hiru hitzordu musikal ondu dituzte: 2an, Niño Malalengua; 16an, Big City, eta 30ean, Ted Leo & The Pharmacists, adi, musikari estatubatuarraren horren emanaldiari new wave eta powerpop disko bikainak egiten baititu.

Jimmy Jazzek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button