ARTEA

Juan Luis Goenagaren “Paisaiak” ikusgai Donostian

 

Juan Luis Goenagak (Donostia, 1950) Paisaiak erakusketa paratu du Donostiako Ekain galerian uztailaren 23a bitarte.

Etxetik hurbil dituen paisaiak margotu ditu donostiarra, Donostiakoak eta inguruko mendietakoak, alegia. Izan ere, betidanik izan ditu gustuko inguru horiek,  eta hasieratik irudikatu ditu bere obran. Hala, natura paisaia abstraktuetan islatzen du, koloreekin esperimentatzen.

Ekain galerian bildutako olioak tamaina guztietakoak dira. Txikienak, lan berrienak dira; handienak, berriz, zaharrenak. Gehienak mihise gainean pintatu ditu Goenagak gutxi batzuk izan ezik. Azken horiek egur gainean pintatu ditu eta formatu txikikoak dira.

Donostiarrak Euskal Pinturaren lehen saria eskuratu zuen 1972an San Telmo Museoan, eta bere artista klasikoak ditu gustuko, tartean, Goya, eta Van Gogh, Rembrandt eta Picasso.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button