MUSIKA

“Gasteiz Dub Club”, Jamaikako musikei buruzko jaialdia

Gasteizko Helldorado aretoak Jamaikako musikari buruzko Gasteiz Dub Club jaialdia hartuko du, ostiralean, 22:00etatik aurrera. Festa Sound System formatuan egingo da. Sound Systemak diskoteka ibiltariak dira, reggae musikaren frekuentzia grabeak anplifikatzeko berariaz eginak.

Helldorado aretoaren arabera, “esperientzia erabat ezberdina da, disko jartzaileak lurrean bertan jartzen baitituzte diskoak, eszenatokirik gabe, eta abeslariak kantuan aritzen dira disko jartzaileek aukeratzen dituzten binilozko diskoen B aldeak entzuten diren bitartean”.

Jaialdiaren lehenengo edizio honetan, hauexek parte hartuko dute: Thunder Clap Sound System eta Salda Dago eta Lasai abeslariak. Azken hori madrildarra da, eta estatuko abeslari onenetariko da, eta Green Valley, Swan Fyahbwoy eta Mad Professor artistekin kolaboratu du. Horretaz gainera, etengabe ari da birak egiten Europan barrena Legal Shot Sound-ekin.

Informazio gehiago: helldorado.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button