LITERATURA

Walter Benjamin idazlearen artikuluak euskaraz

Sans Soleil argitaletxeak Walter Benjaminen artikulu nagusiak euskaratu eta bi antologiatan argitaratu ditu: Literatura oharrak eta Denbora.

Horrela, XX. mendeko filosofo eta kritikari ospetsuaren historia eta artearen inguruko testuak irakurri ahal izango dira lehen aldiz euskaraz. Lehen obrak Itzultzailearen egitekoa (Garazi Arrulak itzulita), Prousten irudia (Mikel Igartua), Franz Kafka (Gaizko Urturi) eta Baudelaireren gai batzuen inguruan (Maialen Berasategi) saiakera-lanak biltzen ditu.
Bigarren antologian, Indarkeriaren kritika (Amaia Donés), Argazkigintzaren historia laburra (Danele Sarriugarte), Esperientzia eta pobrezia (Teresa Pradera), Artelana errepikagarritasun teknikoaren garaian (Iñaki Segurola) eta Historia kontzeptuari buruz (Mikel Babiano) testuak irakur daitezke.

Testuak hobeto ulertze aldera, Walter Benjaminen obran adituak diren Bernat Padró eta José Luis Delgadoren hitzaurre argigarriak  ere ondu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button