MUSIKA

Herriko Burdina webzinearen 10. urteurrenaren festa

Euskal Herriko metal musika jorratzen duen Herriko Burdina webzineak hamar urte beteko ditu aurten eta data berezi horren harira, kontzertua ondu du maiatzaren 25an Donostiako Doka Kafe Antzokian.

Egun horretan Euskal Herriko hiru metal talde izango dira oholtzan: Elbereth (Legazpi, Heavy, Thrash Metal); Nodrama (Sopelana, Modern Metal) eta Hilotz (Lasarte-Oria, Thrash Metal). Kontzertuez gain, merienda metal zalea, bideo emanaldiak eta azoka ere izango dira.

Elbereth talde aski ezaguna da Euskal Herriko metal jarraitzaileen artean. Kontzertua Itzalitako izarren lurraldea izeneko hirugarren lanaren inguruan ardaztuko dute.

Lasarte-Oriako Hilotz metal talde gaztearen estreinako lana da Hil Ala Bizi. Legazpiko Subeltza estudioetan grabatua Ander Zubillagaren gidaritzapean. Laukoteak Numen, Violator edo Lujuria taldeekin jotzeko aukera izan du.

Azkenik, Nodrama sopelarrek The Patient izenburuko lana argitaratu zuten 2012an. Herriko Burdinaren hamargarren urteurrenaren kontzertua 18:30ean hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button