LITERATURA

Idazketa-egonaldietarako onuradunak, Getarian

Oihane Zuberoa, Iñigo Martinez Peña eta Olatz Mitxelena idazleek egonaldi bana egingo dute Getariako ostatuetan. Berez, irabazi asmorik gabeko egitasmoa da, eta herriko turismo-baliabideak kultur-sortzaileen eskura jartzea eta euskarazko idatzizko sorkuntza bultzatzea ditu helburu.

Aurten, aurkeztutako zortzi proiektuen artetik, sormen-prozesuan dauden bi saiakera literario eta ipuin-liburu bat hautatu dituzte epaimahaikideek, eta hortaz, Getariako ostatuetan idazketa-egonaldi bana gozatuko duten autoreak Oihane Zuberoa, Iñigo Martinez Peña eta Olatz Mitxelena izango dira.
Oihane Zuberoa Garmendia (Erronkari, 1993) garatzen ari den saiakeraren abiapuntua transhumantzia da. Nafar Pirinioetako abeltzain familia batean jaio izanik, Zuberoaren arbasoen bizitza bete-betean gurutzatu izan du transhumantziak. Arbasoen lekualdatze-moduetatik, iraganeko, oraingo eta etorkizuneko bidaiei eta turismo-ereduei buruz egiten du gogoeta. Epotx etxea landetxean hartuko du ostatu otsailaren 11etik 16ra bitarte.
Iñigo Martinez Peña (Gasteiz, 1975) Ezinezkoaren balioa: Bizitzaren hutsuneen inguruan bueltaka lana garatzen ariko da martxoaren 10etik 15 bitartean Saiaz hotelean. Garaiaren ideologiaren kontra, ezinezkoaren balio existentziala aldarrikatzen duen saiakera da idazten ari dena.
Azkenik, Olatz Mitxelena Larreta (Oiartzun, 1989), berriz, ipuin-liburu bat ontzen ariko da martxoaren 17tik 22ra Katu-kale apartamentuetan. Egunerokotik hurbil dauden egoerez ari da idazten, fantasia ukitu batekin baina, irakurlea normaltasunean arrotz sentiarazteko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button