MUSIKA

Gari & Maldanbera eta Anari, Zarautzeko “Adarretatik Musika Jaialdian”

Zarautzen burutzen ari den Adarretatik Musika Jaialdiaren barruan, gaur, hilak 17, Gari & Maldanbera arituko dira. Natxo Beltran (bateria, ahotsak), Oier Aldekoa (baxua, teklatuak eta ahotsak), Miguel Moyano (gitarrak, teklatuak eta ahotsak), eta Gari (gitarrak eta ahots nagusia) izango dira oholtza gainean. Aritzbatalde kiroldegian egingo dituzte asteburuko kontzertuak.

Gari ibilbide luzeko sortzailea da musikagintzan. Oraingo honetan, doinuen haragikoitasun sentsualaz gozatzeko aukera eskainiko du urtetan landu duen esperientziari esker, eta modu sotilean aletuko ditu kantak, bata bestearen atzetik, ikus-entzuleekiko zubi intimo sendo halakoa eraikiz. Kantuetako  letrak egiteko orduan beste hainbat sortzailerengana jo du Garik, eta hala, letretan Igor Elortza, Jon Benito, Mari Luz Esteban eta Juan Luis Zabalaren hitzak topatuko dituzue. Bidaide duen Maldanbera taldea osatuz, bestalde, Borja Barrueta bateria-jolea eta Gorka Benitez saxofonista aritu dira.

Taldeari esker Garik bere betiko abestien rok-funtsa berreskuratu ahal izan du eta horrekin batera doinu berriak sor ditzake modu errazagoan: “mendi-tontorrera heltzeko ahalegin handiak egin ondoren maldan beherako bide erraza hasten denean bezala”.

Eta igandean, Anari, euskal musikak duen ahotsik pertsonalenetako bat, arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button