MUSIKA

Gararock Festibala, Mendaron

Bihar, irailak 24, Mendaroko Garagartza Auzoan, Gararock Festibala egingo da. Munlet taldeak Chupacabras diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan.

Anita Pérez Lady Fingers (ahotsa, sintetizadoreak, theremin) eta Ina Saint-Gerons Herr Professor (gitarra, teklatuak, programazioak) bikoteak osatzen du Munlet izeneko ElectroIndiePunkRock proiektua. 2015ean, EP5 izenburuko diskoa labur berria argitaratu zuen, Screaminguy Records markapean. Aurretik hainbat disko plazaratu ditu bikoteak, tartean, Cañon (Gaztelupeko Hotsak, 2010) eta Bicefalopedia (Ghost Highway, 2012), bai eta aipatutako EP5 horren aurretik etorri ziren beste lau EPak ere.

Kontzertuak honela joango dira: arratsaldean, 18.30ean, Bikustik taldeak joko du Gaztelekuko terrazan, eta ondoren, gauean, Gaztetxean izango dira kontzertuak Vulk eta Munlet taldeekin.

Dj-ak ere ez dira faltako programaren barruan.

Informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button