IKUS-ENTZUN

Urretxuko zineklubak “Pride” filma aurkeztuko du

Urretxuko Zine Klub Butak 21 zineklubak Matthew Warchus zinegilearen Pride (2014, Erresuma Batua) komedia aurkeztuko du, bihar, hilak 17, 19:30etik aurrera. Urretxuko zineklubak XXVII. zikloa abiatu du aurten, eta ekainera bitarte, beste lau film aurkeztuko ditu.

Filma 80ko hamarkadako Ingalaterran kokatzen da, eta langileen protestak eta homosexualen eskubideak ditu ardatz. “Erresuma Batuan, 1984an Margareth Thatcher lehen ministroa delarik, Meatzarien sindikatu nazionalak (NUM) greba deialdia egiten du gobernuan meatze ugari ixteko agindua eman ondoren. Albiste honek hunkituta Londresko hirian bizi den Markek zer edo zer egiteko erabakia hartzen du. Bera homosexuala izanda, eta homosexualen eskubideen aldeko borrokalari izanik, argi ikusten du ez dela zintzoa homosexualen aldeko eskubideen alde borroka egitea besteen eskubideen alde borroka egin gabe”.

Urretxun, halaber, film hauek ikusi ahalko dituzte ekainera arte: apirilaren 24an, Whiplash (Damien Chazelle); maiatzaren 15ean, Turist (Ruben Ostlund); maiatzaren 29an, A Touch of Sin (Jian Zhang Ke); eta, amaitzeko, ekainaren 12an, La danza de la realidad (Alejandro Jodorowsky).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button