
Donostiako Amara Berri auzoko garaje eta entsegu-lokaletan aritzen diren talde euskaldunak ezagutarazteko kontzertu-programa da Garajetarrak.
Ekimena auzoko Euskara Batzordeak eta Ernest Lluch kultur zentroak ondu dute, eta bere xedea da auzoko hainbat zulotan jotzen aritzen diren talde gazteak ezagutaraztea.
Horretarako, kontzertuak onduko dituzte. Bihar bertan, bost taldek joko dute Easo Instutu Politeknikoko parkean, 18:00etatik 22:00etara.
Agertokian hauxek arituko dira: Parasitoak (rap), Zarata (blues &rock-and-rolll), Jamal Mufasa & Cipher1 (rap), Ezustean (ska-rock) eta 2CrazeBeats (DJ).