IKUS-ENTZUN

Ekologia jardunaldiei buruzko zinea, Donostian

Gaur eta bihar, Ekologia Jardunaldiak ekimenaren baitan, bi emanaldi izango dira Donostiako Okendo Kultur Etxean.

Hala, gaur bertan, Fractura. La maldición de los recursos (Edu Glez, 2014) filma pantailaratuko da, 18:30etik aurrera. Emanaldi horren ostean, Marc Gavaldá zuzendariaren Alerta Amazónica. Pueblos acorralados por el gas filma aurkeztuko da, eta azkenik solasaldia izango da.

Bihar, halaber, beste bi film hauek izango dira: Oligopoly II. El imperio energético contra todos (Alba del Campo, 2013) eta Nuestras Energías. Les Nostres Energies (Miquel Carrillo, 2014).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button