MUSIKA

“Garai bereziendako kontzertu berezia” bertan behera, Zumarragan

Willis Drummond taldeak Garai bereziendako kontzertu berezia egitekoa zen gaur, Zumarragan, baian bertan bgehera gertaun da.  Willis Drummond beste modu batean ikusteko aukera paregabea zen.

Taldekideek hala iragarri zuten duela aste batzuk: “2020 eta 2021 urte oso gogorrak izan dira musikazaleentzat, artistentzat, baita musikagintzan lan egiten dutenentzat: antolatzaileak, bitartekariak, teknikariak, etab… Garai berezi hauetan, gu saiatu gira eten gabe egokitzen, musika eta kultura gure gizartean ezinbestekoak direla konbentzituta. Beraz 2020 urteko bukaeran, erabaki genuen gure errepertorioa moldatzea, gure musika egokitzeko eskaintzen zitzaizkigun baldintza eta aretoei: publikoa jarrita, muxukoa, aforo mugatuak, etab… Jotzeko beharra eta gogoa sentitzen genuen, eta ziur ginen jendea ere presente egonen zela, gurekin eta denen artean kontzertu batek sentiarazten duen emozio erraldoia partekatzeko. Eta arrazoin genuen, azkenean kaxik 30 kontzertu izan baitira, eta gehienak sarrerak agortuz.
Data guzi hauen artean, ekainean Biarritzeko Atabalen jo genuen, eta aukera izan genuen kontzertua grabatzeko. Inportantea iduritzen zitzaigun formatu berezi horren testigu bat atxikitzea. Diska hortan aurkituko duzuena ez da sinpleki akustiko bat. Zinez saiatu gira gure kantak eranzten eta berriz beztitzen, kanta bakoitzaren mamia mantenduz, baina zerbait berri proposatuz. Horren egiteko, kide berri bat sartu da Willis Drummond abenturan, Vincent  Botibol Bestaven, eta azkenean, lauen artean, moldaketa ahal bezain aberatsak egin ditugu, gitarra elektrikak eta akustikoan nahasiz, teklatu ezberdinak erabiliz, eta bateria akustikoa eta soinu elektroniko batzuk tartekatuz ere bai… Eta lauen artean ahotsak ere landu ditugu ainitz, formatu horrek leku gehiago uzten baitzieten. Nahasketa azkenean Johannes Buff-ekin egin dugu, elkarrekin berriki sortu dugun Shorebreaker estudioan.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button