IKUS-ENTZUN

“Surcos” filma, Donostiako “Nosferatu” zikloan

Donostiako Nosferatu programak ondutako Langile-klasea izenburuko zikloaren baitan, José Antonio Nieves Conde zinegile espainiarrak 1951ean estreinatutako Surcos lan ezaguna aurkeztuko da, gaur, Antzoki Zaharrean, 20:00etatik aurrera.

Donostia Kulturaren arabera, “Gerra Zibila amaituta, hirurogeitaka urteko senar-emazteek eta haien hiru seme-alabek osatzen duten Pérez familiak, landako bizitza gogorra alde batera utzi eta Madrilera joko du bizitza hobea, erosoagoa eta oinaze gutxiagokoa lortzeko asmoz”.

Espainiako neorrealismoaren film nagusienetakoa da, eta kritikarien aburuz, Espainiako zinemak eman duen pelikula onenetariko bat. Filmak garai hartako nekazaritza-jendearen bizitza gogorra kontatzen du; hain zuzen ere, nekazaritza guneak utzi eta hirietara joaten ziren familien nondik norakoak. Nekazaritza-exodo hori oso handia izan zen, eta horrek espezializaziorik gabeko langile kopuruaren kontzentrazio handia eragin zuen, eta ondorioz langabezia, engainua eta delinkuentzia.

Informazio gehiago: donostiakultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button