ESZENA

Galdakao antzerkizaleen erakusleiho

Aste honetan garatzen ari da Galdakaon Antzerkizaleen zikloa.
Gaur Usansoloko Aztiak taldeak Paga congelada izeneko lana erakutsiko du Torrezabal Kultur Etxean, 19:30ean.
Alborada Berri eta Intilargi taldeen emanaldiekin abiatu zen joan den astean zirkuitu profesionaletik kanpo dauden hainbat talderentzat espazio bat sortu nahi duen erakustaldia.

Esan bezala, gaur bertan, Aztiak taldeak Paga congelada izeneko lana erakutsiko du Maribel Zapata, Begoña Ibáñez, Virtudes Nogales, Nardo Quintana eta Altami Torres aktoreekin.
Ostiralean amaituko da zikloa EPA taldeak burutuko duen saio bikoitzarekin: Un mal día eta Kale gorrian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button