LITERATURA

Mikro-Ipuin Lehiaketa Pamielaren eskutik

Euskara Kultur Elkargoak eta Pamielak Mikro-Ipuin Lehiaketaren seigarren edizioaren deialdia egin dute.
Lehiaketa hau Nafarroa osoko ikastetxeetan euskaraz ikasten duten ikasleei zuzendurik dago.

Beraz, lehiaketa honetan, A zein D ereduko Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari diren ikasleek parte har dezakete. Idazlanak euskaraz idatzitako ipuinak izan behar dira eta ipuin bakoitzak gehienez 100 hitz izango ditu.
Irakasleak talde bakoitzeko lanak bilduz, EKEren egoitzan aurkeztu edo postaz bidaliko ditu;  bestela, posta elektronikoaren bidez.

Lanetan ezin dira egileen datu pertsonalak agertu. Lanak goitizenaz sinatu beharko dira eta egile bakoitzaren datuak gutunazal itxi batean aurkeztuko dira. Dena, helbide honetara bidali behar da: EKE (Zapateria kalea, 50 – 1 C. 31001 Iruña).

Idazlanak onartzeko epea azaroaren 30ean amaituko da, eta epaimahaiaren epaia 2012ko urtarrilaren 30ean ezagutaraziko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button