MUSIKA

Musikaz gainezka, Deustuko Gazte Lokalean

Deustuko Gazte Lokalak musika-egitarau oparoa ondu du otsailean eta martxoan; hala, ostiralean, otsailak 21, Borrokan nafarrak eta Eten bizkaitarrak izango dira oholtzan. Nafarrek laster argitaratuko dute Zuak izenburuko lan berria.

Otsailaren 21ean, halaber, Madrileko Buena Esperanza taldeak eta Larry Bird bilbotarrek joko dute; biek ala biek indie-rocka jorratzen dute.

Martxoaren 14an, ostirala, eta Deustuko jaien harira, hiru taldek joko dute Gazte Lokalean: Sinnerdolls (rock industriala), Los Calavera (“Duo Makarra”) eta Undecimo Mandamiento (punk rock). Larunbatean, berriz, Colapso taldeak bertsio-gaua aurkeztuko du.

Martxoaren 21ean, Kilauea eta Highlights izango dira Deustun, eta 22an, Azte Caso Primo,  “Madriletik Deustura!” eta Tr Mystery & Kasper.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button