IKUS-ENTZUN

Film laburrak nola sortu ikasteko

Bilboko Alondegian paratu dituzte gazteentzako ikus-entzunezko tailer interesgarri hauek: 2Dko bideojokoen programazioa eta aurrekontu txikiko film laburren errealizazioa. Bi txanda egongo dira tailerretan: uztailaren 2tik 13ra eta uztailaren 16tik 27ra eta 15 urtetik gorako ikasleek hartu ahal izango dute parte guztira 50 orduz horniturik egongo diren ikastaroetan.

AlhóndigaBilbaoko webgunean irakurri dugunez, “artea eta teknologia elkartzen dira udara honetan, gazteei gaur egungo egoera ekonomikoan gorantz ari den sektoreetan murgiltzeko aukera eskainiz, bideojoko eta ikus-entzunezko sorkuntzan”.

Digipen unibertsitate ospetsuarekin batera antolatu dira ikastarook.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button