LITERATURA

Gabriel Arestiri omenaldia

Bilboko Udalak, urriak 14, ohiko lore-eskaintza egingo dio Gabriel Arestiri, jaio zeneko 87. urteurrenaren oroitzapenez. Ekitaldia Pio Baroja plazan egingo da, bilbotar idazlea jaio zen etxetik gertu, eta Juan Mari Aburto Alkatea izango da buru, Udal Korporazioaren beste ordezkari batzuk ondoan dituela.

Arratsaldean, Bidebarrietako Liburutegian, 19.30ettik aurrera, omenaldi horrek segida izango du Miren Agur Meaberen eskutik. Idazleak Amoranterekin eta Aitor Gametxorekin Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe izeneko emanaldia egingo du, Loraldia jaialdiaren programazioaren barruan.
Errezitaldian, zenbait emakume esanguratsu izango ditu solaskide, hala nola Mary Shelley, Marguerite Yourcenar, Ellen Ripley tenientea, Wendy, Mahatsaren Andre Maria edota Brontë ahizpak. Guztion artean, katalogo bat osatzen dute bakardadeari eta norberaren ahalduntzeari buruzko gogoeta egiteko.

Miren Agur Meabek 2000. urtean Azalaren Kodea poema liburua sortu zuen, eta 2010ean, berriz, Bitsa eskuetan lana. Aurten ere, Miren Agur Meabe idazleak (Ane Pikaza artistaren ilustrazio ederrez horniturik) Begiak zerumugan lana kaleratu du. Hauez gain makina bat lan plazaraturik ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu