IKUS-ENTZUN

Rosselliniren “Roma Ciudad Abierta” , Kondestable Civivoxean

Rossellinik zuzendutako hiru gerra-pelikuletako lehena proiektutako da Iruñeako Kondestable aretoan, Nafarroako Filmotekaren eskutik.

Naziek okupatutako Erroman girotzen da istorioa. Bertan, hainbat pertsonaren bizipenak uztartzen eta elkarlotzen dira, erresistentziarekin duten harremana izanik istorioaren haria. Bereziki, apaiz eta partisano komunista baten arteko istorioa kontatzen da.

Italiako neorrealismoan kokatua, garrantzi historiko eta moral handiko galderak egiten ditu filmak, Italian 1945era arte bizi izaniko krudeltasunaren erakusgarri.

Izan ere, kontakizunaren eta egiazko historiaren arteko hurbiltasunak ematen dio filmari balioa, faxismoa erori zenean egin baitzen filmaketa; hain zuzen, filma ekoiztu bitartean gertatzen ari zen basakeria kontatzen baitu.

Roberto Rossellini beti izan da erreferentzia XX. mendeko zinemaren historian eta Nafarroako Filmotekak bere filmografiaren zati bat ekarri nahi izandu maisu handiaren lana omenduz.

Film emanaldia jatorrizko bertsioan (italieraz) izango da gaztelaniazko azpitituluekin, bihar, larunbata, azaroak 5, arratsaldeko 19:00etan, Kondestable Civivox aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button