MUSIKA

Esperimentazioak lekua izango du Heineken Jaialdian

47. Heineken Jazzaldiak hiru kontzertu berezi eskainiko ditu uztailaren 21ean, 22an eta 23an San Telmo Museoko elizan.
Kontzertuak bereziak izango dira hainbat arlotan: batetik, musikari euskaldun baten eta atzerriko baten arteko elkarlanak izango dira; bestetik, esparruaren akustika berezia baliatuko dute; eta, azkenik, jaialdirako bakarrik sortu diren proiektu esperimentalak izango dira. Izen berezia ere hartuko du ekimenak: San Telmoko gauak.

Hala, uztailaren 21ean Hyperpotamus eta Aymeric Hainaux abeslari frantsesaren emanaldia izango da, 22an Oreka TX eta Håkon Kornstad saxofoi-jotzaile norvegiarrarena, eta 23an Gonzalo Tejada eta Olivier Ker Ourio harmonika-jotzaile frantsesaren txanda izango da.




Gonzalo Tejada euskal kontrabaxu-jotzaile nabarienetakoa da, eta Olivier Ker Ourio Europako eta munduko harmonika-jotzaile hoberenetakotzat jotzen dute.
Oreka TX taldeak berebiziko iraultza ekarri du txalapartaren mundura. Eta Håkon Kornstad lagunarekin batera,  irudimen handiko kontzertu hausle eta erabat originala osatuko da.

Hyperpotamus eta Aymeric Hainaux bikotearen berezitasuna ahotsa da, gorputz-mugimenduan, abestian eta dantzan oinarrituta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button