ESZENA

“Gabonetan Antzokira” zikloa, Leioan

Aste honetan, abenduaren 26tik 30era, eta urteari bukaera ederra emateko xedez, Kultur Leioak Gabonetan Antzokira zikloa antolatu du. Zikloak haurrei diziplina anitz hurbilduko dizkie: txotxongilo, pailazoak, aktore antzerkia, dantza eta musika.

Gaur berton (abenduaren 26an) abiaraziko dute ekimena Anita Maravillasek & Portal 71-k egingo duten Jon Braun lanarekin. “Jon Braun indio txiki bat da. Jon Braunek arreba bat dauka. Bat-batean, zoritxarrak banatu egingo ditu”. Obrak anaien arteko loturari buruzko historia bat eskaintzen du, estetika zaindu eta umore askorekin.
Bihar, abenduaren 27an, Marcel Gros pailazo handiak Universario ikuskizuna aurkeztuko du. “Ikuskizun horretan, arkitektura-elementu eta paisaia bihurtzen diren bokalen unibertsoa ezagutuko dugu. Bertan, pertsonaia bitxi bat bizi da, gogoko duena ametsetan aritzea, hitzekin eta objektuekin jolastea eta errealitatea barrearen eta irudimenaren bidez eraldatzea”.
Hilaren 28an Companyia de Comediants La Baldufa taldeak antzerki eta txotxongiloz beteriko Safari lana eroango du Leioara, bullying gaiari buruz berba egiteko.
29an dantza, bideoa, magia eta umorea izango dira protagonistak Mons Dansaren eskutik, Wabi Sabi lanarekin.
Azkenik, abenduaren 30ean, Laenananaranja & La Ressistens taldeak Kontukantari, mendian ibiltari lana egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button