MUSIKA

“Freskure-Bilbao Fresh Musika!” zikloa abian da Bilborock aretoan

“Freskure-Bilbao Fresh Musika!” zikloa abian da Bilborock aretoan

Bilborock aretoa Bilbon indarra hartzen ari diren talde eta bakarlarien sorkuntza-lanen erakusleiho izango da beste behin Freskure-Bilbao Fresh Musika! zikloari esker. Ekimen berri honen helburua da musikari amateurrei beren sorkuntzak aretoan erakusteko guneak eskaintzea.

Guztira lau kontzertu programatu dira data hauetan: irailaren 17an, urriaren 29an, azaroaren 26an eta abenduaren 10ean. Kontzertuok 20:00etan hasiko dira.

Diogun moduan, ostiral honetan, irailaren 17an, lehenbiziko kontzertuan, gure inguruko talde garrantzitsuenetako bi arituko dira: Unai eta Keniama.
Keniama rap-taldea da, hainbat musika-estilo -hala nola Reggae, Hip Hop, Funk, Ska, Jazz eta Rap hardcore- nahasten dituen banda, Rap n’Roll deritzona sortuz.
Ondoren Unai arituko da. Unai Madariaga dugu eta izen hori aukeratu du bakarka aritzeko, 2020ko pandemian lehen diskoko gaiak grabatu ondoren hainbat lokaletan eta lagunen estudioetan. Arte Ederretako ikaslea, The Velvet Underground, John Frusciante, Kevin Morby eta Daniel Johnstonen eraginak nabaritzen dira bere kantetan. Kontzertu hau hiru kideko bandaren formatuan eskainiko du.

Urriko, azaroko eta abenduko kontzertuetan parte hartu nahi duten talde/solistek beren proposamenak bidal ditzakete Bilborock-en helbidera (bilborock@bilbao.eus), gaian Freskure jarrita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button