
Nafarroako Antzerki Eskola haurrengan pentsatuz, Haurrendako Antzerki Testuen XXV. Lehiaketaren saria abiatu du. Lehiaketa honetan 16 urtetik gorako pertsona orok hartu ahal dute parte hiru testu bidalita, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak. Lanak aurkezteko epea abuztuaren 12an amaituko da.
Betiko lez, testuek jatorrizkoak beharko dute izan, argitaragabeak, eta ezingo da testu bera aurkeztu bi modalitateetan, eta antzezlanak haurrendako lanek izaten ohi duten besteko iraupena izan behar du.
Lanen hiruna ale igorri behar dira gutun-azal itxi batean. Gutun-azalean izenordea paratuko da, bai eta Haurrendako Antzerki Testuen XXV. Lehiaketa testua ere. Lanak honako helbide honetara bidali behar dira: Nafarroako Antzerki Eskola, San Agustin kalea, -5. 31001. Iruña.
Beste gutun-azal itxi batean egilearen curriculum laburra, izen-deiturak, helbidea eta telefonoa eta NANaren fotokopia sartuko dira. Hor antzezlana jatorrizkoa eta argitaratu zein estreinatu gabea dela esanez aitorpen bat ere sartuko da.
Epaimahaiaren epaia irailaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko da. 2.500 € diru-sari bakarra dago kategoria bakoitzean (gaztelaniaz zein euskaraz).



