BERTSOTAN

Fredi Paia, Bizkaiko bertsolari txapelduna

Bilbao Arenan, inoiz egon den finalik jendetsuenean, Fredi Paiak #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalak txapela jantzi zuen, merezimendu osoz.

#Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean irabazlearen atzetik Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Oihana Bartra, Jone Uria, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra eta Xabat Galletebeitia sailkatu ziren.

Egun horretako gai emaile Zuriñe Iarritu eta Maite Berriozabal ibili ziren eta epaimahaia hurrengoek osatu zuten: Ander Txakartegi, Iñaki Aurrekoetxea, Jon Jaio, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes eta Mirari Azula.

Fredi Paia ez zen saridun bakarra izan, bertsolari gazteenaren saria Jone Uriak irabazi baitzuen.

#Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketari buruzko informazio osoa www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa webgunean begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button