MUSIKA

Folklorea baino, hardcorea

Hardcore eta antzeko musika estiloen jarraitzaileek bi hitzordu garrantzitsu dituzte nabarmenduta euren agendetan, Txarraskore eta Tapoi Fest jaialdiak, Basaurin eta Bergaran, hurrenez hurren.

Hala, larunbatean, otsailak 16, Txarraskore izena duen jaialdia egingo dute Basauriko gaztetxean, Más hardcore y menos folklore lelopean. Orotara, lau taldek joko dute Txarraska gaztetxean.

Honatx Basaurin izango diren lau taldeak: Hil Aiari (hardcore eta rock-and-roll, Enkarterriak); Acid Mess (70eko rocka eta hardcorea, Oviedo); Erroma (sludge eta stoner, Donostia); eta, azkenik, Raiser (Crust eta punk amorratua, Logroño).

Tapoi Fest II


Bestalde, Bergarako gaztetxean Tapoi Fest (Jar itzazue tapoiak, mesedez) bi eguneko jaialdiaren bigarren edizioa egingo da otsailaren 22an eta 23an. Bi egun horietan makina bat talde igoko dira gaztetxeko agertokira. Ostiralean, 22:00etan hasiko da zarata saioa eta lau taldek joko dute: Managaitz (Zarautz); Hardflip (Bergara eta Antzuola); Kaosarenerasoak (Eibar eta Plaentxi); eta HHD (Abaigar). Kontzertuen ostean herriko disko jartzaile burrunbatsuak arituko dira.

Bigarren eguneko danbada 18:00etan hasiko da Eskoriatzako Lukas Prest taldearen kontzertuarekin. Gero, bideo emanaldia izango da. Gau partean, berriz, kontzertuak izango dira berriro ere: Layo Raser (Irun); Erna (Zarautz); Perräs Salvajes (Madril), eta Humilitate (Zarautz).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button