
Frantziako iparraldean kokatutako Tourcoing hirian dago Le Fresnoy Arte Garaikideko Estudioa. Bada, hil honetan, Institut français erakundearekin lankidetzan, Bilbaoarte zentroan, estudio horretan ekoitzitako zenbait bideo-lan aurkeztuko dira.
Bihar, hain justu, Madeleine Van Doren-ek Frantziako zentroa aurkeztuko du, 17:30ean, eta gero zenbait obra pantailaratuko dituzte: Carte de visite, (Alain Fleischer, 2007) ; 1388-Undo (Emad Aleebrahim Dehkordi, 2010) eta La répétition (Vaeceslaw Druta, 2005).
Horretaz gainera, lan hauek ikusi ahalko dira irailaren 30era arte: Plastic and glass (Tessa Josse, 2009); Coagulate (Mihai Grecu, 2008) El corso (Bertrand Dezoteux, 2008); Brises (Enrique Ramirez, 2008); Ligne verte (Laurent Mareschal, 2005); Carnet du Sertao (Laura Erber, 2003); Under construction (Zen Chen Liu, 2007); Faraw Ka Taama (Seydou Cissé, 2012); Faire le mur (Bertille Bak, 2008) ; Plus tard (Eric Oriot, 1998); Circa (Alejandro Moncada, 2005); eta, azkenik, Naufrage (Clorinde Durand, 2008).
Informazio gehiago: bilbaoarte.org.