
Datorren ekainaren 5era arte FotoArte 2019ko lehiaketara aurkeztutako argazkiak izango dira ikusgai Gasteizko Landaberde kaleko Ibaiondo Gizarte Etxean antolatutako erakusketan.
Lehian egon diren 846 lanetatik, 32 izango dira bertan ikusgai eta saritutako lan onenak ez ezik, epaimahaiak egindako sailkapen bat ere ikusteko aukera egongo da.
Hala, FotoArteren 15.edizioan lehenengo saria irabazi duen Antonio Tedim-en Con la banda detrás , Miguel González Balbuenaren Anytime, Anywherec, eta Alejandro Perez Garciak egindako Grabando un recuerdo lanak ikusi ahalko dira, lehen, bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren.
Gainera, David Diaz-en El cuerdo eta Xabier Sivecas Saiz-en Espacios acústicos II argazkiak ere ikusgai izango dira, lehen eta bigarren akzesitak, epaimahaiak aukeratutako gainontzekoen artean.
Erakusketa hau gainera ibiltaria izango da eta ekaina eta uztaila bitartean Gazteizko zenbait Gizarte Etxeetatik zehar ibiliko da. Hala, ekainaren 7tik 13ra, Salburuako Gizarte Etxean egongo da ikusgai; ekainaren 14tik 20ra, Judimendikoan; ekainaren 21etik 27ko astean, Konstituzio Plazako El Pilar Gizarte Etxean; Iparraldekoan, ekainaren 28tik uztailaren 4ra; Zabalganako Gizarte Etxea bisitatuko du uztaileren 5etik 15era; Hegoaldekoa, 16tik 23ra; eta azkenik, uztailaren 24tik 30era, Lakuako Gizarte Etxean amaituko du bira.
Informazio gehiagorako, sakatu hemen.