
Berako Udala eta Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin, Antzerki eta Eskola Elkarteak Mugaz Gain Berako Antzerki jardunaldiak antolatu ditu. Bihar hasi eta maiatzaren 18an amaituko dira.
Bertako ikastetxeetako gazteek osaturiko taldeak arituko dira egunotan, antzerki bereziak oholtzaratzen. Biharko saioan, maiatzak 10, Erlijio berria. Deitu: 649520046, Egoerak eta “To be perfect” nahi nuke lanak egingo dira goizean. Eguerdi partean Langosta taldeak Langosta Hotela egingo du eta Arditurri taldeak lan homonimoa eramango du oholtzara.
Ostiralean, honako lanak ikusi, eta honako taldeak arituko dira: Familia, ze marabilla! (Toki Ona institutua), ¿De qué color son tus sueños? (Toki Ona institutua) Ta oain ze? (Aguakate Antzerki Taldea) eta Hil ta gero salda bero (Zaskanduri Antzerki Taldea).
Datorren asteko ostegunean ondorengo lanak ikusteko parada egongo da: Zoriontasunaren bila, oztopoak mila (Labiaga ikastola), Basoa (Ricardo Baroja eskola publikoa), Denboraren makina (Ricardo Baroja eskola publikoa) eta Txanogorritxo eta otsoa (Ricardo Baroja eskola publikoa).
Eta azken egunean, maiatzaren 18an, IBIZI #XXI (Jesusen Bihotza ikastetxea) eta Emozioen besta (Ricardo Baroja eskola publikoa) programatu dira.